XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.en Ordenan sartzen diran andre naiz guizonak nobiziadu edo prueban urtebete eguin ondorean, Jaungoikoaren aguinduak gordeaz, Eleiza Ama Santaren menpeko onak izango dirala, ta onetan eguiñ ditzakeen utzeguite edo falten penitentzia eguingo dutela, prometituaz, profesatu bitez.

II. BEREN BICI MODUEN GAÑEAN

1.go Irugarren Ordenako Anai Arrebak; soñeko garezti ta lujo aundieguiak gorrotatuaz, bakoitzaren mallari dagokion dezenzi ta modestiaz jantzirik ibilliko dirade.

2.en Teatro komedi ta dantza dezente eztiran peligrozkoetatik, ta bankete, jan edan lujo gueyeguikoetatik, prudenzi, arreta ta kuidadorik aundien batekin, aleguiñaz atzeratu, aldendu ta apartatu bear dute.

3.na Jan edanean neurrian pasa gabe izanbitez justoak; kristau onen guisara jan aurretik eta ondorean Jaungoikoari otoiz edo orazio eguiñaz.

4.en Ama Birjiña sorrera garbikoaren, ta Aita San Franziskoren bespera edo aurreko egunetan barautu bezate:(...).